Felipe González Fundazioan helburu bikoitz honekin lan egiten dugu. Gure historia ulertzen jakitea bizitzen ari garena ulertzeko gakoa dela uste dugu eta baita etorkizun ezberdinari aurre egiteko erarik hoberena ere.
Etengabeko eraikuntzan dagoen fundazioa gara. Gure erronka da gertuko iraganeko ezaguera eta esperientziak denon eskura jartzea, gizarteak gaurko tresnekin etorkizuneko aukera gara ditzan.
Gure eginkizuna bikoitza da. Iragana ez bakarrik bizi zutenaren eskuetan baizik eta denon eskuetan jarri eta etorkizuna denontzat oparotasun-garaia izan dadin eta ez batzuentzat, soilik.
Felipe González-en agiritegia publikoa eta eskuragarri jarriko dugu. Haren inguruan “Hiriko Oroimena” proiektua eraikiko dugu: Ikerketarako eta kritikarako gune irekia non politika eta herritarrak elkartuko diren.
Esperientziaren bidezko belaunaldien elkartea
Baliabide honek proiektuak sortzen, etorkizunerako ideiak bultzatzen eta gai interesgarriei buruzko gogoeta, berrikuntza eta ezaguera eskainiko duen, zorrotz eta argi kudeatutako topagunea bezala eskaintzen laguntzen digu.